Martxoaren 8a eskolan ere landu nahi izan dugu, berdintasunean hazi eta hezteko eskubidea dugulako. Horregatik, eskolako sarreran historia egin zuten emakumeen biografiak zintzilikatu ditugu, beste hainbat egintzekin batera. Oso interesgarria izan da biografia hauen irakurketa, baita bakoitzaren bizitzan garrantzitsuak diren emakumeetan pentsatzea ere. Hona hemen irudiak ikusgai.
Archives for martxoa 2020
English Week
Aurten, gure 5. eta 6. mailako ikasleak, Malerrekako herritako eskolekin batera, Lekarozera joan dira English Week egitasmoaren barruan. Martxoaren 2tik 6ra inglesean murgildu dira. Oso esperientzia polita izan dute eta, nahiz eta eguraldiak ez lagundu gehiegi, bikain pasatu zuen. Argazki batzuk ikusi nahi izan ezkero, hemen klikatu.