Aurtengo ikasturtean Sunbillako eskolako 5. aldizkaria sortzen ari gara dagoeneko. Bertan, ikasleak, proiektuak, bisitan, jarduerak, txangoak… aurkitu ahal izanen dituzue. Datorren astean galdetegi bat bidaliko dugu etxeetara familia bakoitzak zenbat ale nahi dituen jakitearren. Animatu eta zure aldizkaria erreserbatu!!!
Bi eskoletako telefono zenbakia aldatu da
Gaurtik aurrera, maiatzaren 20tik aurrera, beheko eta goiko eskolek telefono zenbaki berria izanen dute. Gurekin kontaktuan jarri nahi izan ezkero, gogoan hartu telefono berrira deitu beharko duzuela. Hauek dira zenbaki berriak; Beheko eskolako zenbakia: 948-633654 Goiko eskolako zenbakia: 948-633655
Liburuaren eguna
Liburuaren Nazioarteko Eguna (edo, besterik gabe, Liburuaren Eguna) urtero apirilaren 23an ospatzen den mundu mailako ekitaldia da. Haren helburu nagusiak irakurketa sustatzea, liburuen industria bultzatzea eta jabetza intelektuala (egile-eskubideak) babestea dira. Data hau ez da kasualitatea; literaturaren historiako hiru idazle handiren heriotzarekin (edo heriotzaren urteurrenarekin) lotuta dago: Miguel de Cervantes William Shakespeare Inca Garcilaso de […]
Igeriketa ikastaroa
Apirila 20ean eta ekainaren 1a bitarte, LH 1. eta 2. mailako ikasleak Lesakako kiroldegira igeriketa ikastaroa egitera joanen dira. Lehenengoa egin dute jada eta oso pozik etorri dira bueltan. Datorren astelehenaren zain daude guztiak!
Fruta kanpaina
Elika Ikastetxeetan fruta eta barazkiak jateko plana Europako Plan bat da eta Nekazaritza Ministerioak kudeatzen du Hezkuntza eta Osasun Ministerioekin elkarlanean. Plana NAOS egitasmoaren parte da, osasun-estrategia horren helburua izanik elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzea gizartearen esparru guztietan. Fruta eta barazkiak astero eramaten dira ikastetxeetara, ikasleei hiruna errazio banatzeko astean. Planak oro har gomendatzen […]





