Aurtengo pandemiak agerian utzi du baliabide didaktikoak digitalizatuta eta sarean izatearen garrantzia. Euskara Atalak bere ekarpena egin nahi izan du Nafarroako ahozko ondaretik jasotako altxor hori irakasle eta hezitzaile guztien eskura jarriz. Xaldun Kortin, Jolastu gurekin! egitasmoak haur txikiekin lantzeko kantuak eta kontuak (eskuekin eta behatzekin jolasteko, trostan ibiltzeko, taldean jolasteko, memoria lantzeko, lo egiteko,…), ipuinak eta haur hizkeraren hiztegia biltzen ditu. Bereziki baliagarria da, […]