Zortzi aste pasatu dira jada! Aurten, lehenengo aldiz, 1. eta 2. mailako ikasleak igeriketa ikastaroa egin dute Lesakako kiroldegian. Arras esperientzia ona izan da. Mikel Iriarte eta Haritz Arriola, Malerrekako eskola txikietako gorputz hezkuntzako irakasleak eta bertako monitoreak izan dituzte ikasleek igeriketa irakasleak. Ituren, Legasa, Saldias eta Sunbillako ikasleek hartu dute parte ekintza honetan. Ziur […]
Archives for 2023-03-22
English week
Aste honetan, martxoaren 20tik 24era, seigarren mailako ikasleak English week-ean daude Lekarozko egoitzan. Pandemiaren ondorioz, ekintza hau eskolan egitera pasatu zen, baina aurten, pandemia ondorengo garaiko lehenengo aldiz, Lekarozera joateko aukera izan dute. Ziur ingeleraz solasten eta zaku bete momentu zoragarri ekarriko dituztela ikasleak!
Mendaur institutura bisita
Martxoaren 16ean, osteguna, seigarren mailako ikasleak Mendaur institutuak eskeintzen duen ate idekiko ekitaldira joan ziren. Ekainean gure eskolan bukatzen duten, eta, datorren ikasturtean Doneztebeko Mendaur institutura joanen dira DBH-ko ikasketak egitera. Urtero, institutuko zuzendaritza taldeak eta irakasleek inguruko seigarren mailako ikasleei bisitara joateko gonbidapena luzatzen diete (urte pare batez, pandemia medio, ezinezkoa izan da ekintza […]