Apirilaren 29an Lupe Lekuona gure eskolan egon zen. Izugarri ongi pasatu genuen bere liburuak zein ziren ikusten. Liburuak ikusi ondoren ipuin kontaketa ederra egin zigun. Zeinen ongi pasatu genuen! Hementxe irudi batzuk.
Archives for apirila 2025
Lur Gallastegi eskolan
Gaur, apirilak 14, Lur Gallastegi idazlea izan dugu eskolan. Bere ibilbide literarioaren berri eman digu, eta guk, bere liburuak irakurriak bait genituen, sortutako galdera eta zalantzak galdetzeko aukera izan dugu, modu horretan, dena argitzeko aukera izanez. Hementxe gituzue irudi batzuk.
Saharako kanpamentuak ezagutzen
Apirilaren 10ean, eskolako irakaslea den Nahia Irigoienek Saharako basamortuko kanpamentuan gertatzen ari denaren berri eman digu. Bere esperientzia kontatzen aritu da, izan ere, familia bat dauka han eta berriki joan beharra da bertara bisitan. Ikasle eta irakasleok, Nahiaren testigantzari esker, bertako errealitatea zein den azaldu digu, hango egoera latzaz jabetuz. Bertako etxeak, bizimodua, eskolak, liburutegia […]