Aurtengoan ere, abenduaren 19an Eguberritako jaialdia egin genuen. 6. mailako ikasleek gidatuta, taldeka prestatutako abestiak kantatu eta dantzatu zituzten. Familiako kide asko etorri ziren emanaldira. Eskerrik asko!! Bideoa Ea zuen gustokoa den eta eskolako irakasle guztien partez, Eguberri eta Urte Berri On!!!
Archives for abendua 2025
Pello Añorgarekin gozatzen
Abenduaren 19an, Pello Añorga eskolan izan genuen, beno, eskolan ez, Udaletxeko ganbaran bildu zen gurekin. Kontu kontari, kantu eta dantza, oso gustora egon ginen bere istorioak entzuten. Hementxe dituzue IRUDI batzuk.
Egutegia banatu da
Abenduaren 15 astelehena eta 16ean eskolako egutegia banatu da. Zuen gustokoa izatea espero dugu!!


