
Martxoak 18. 19 eta 20an Sunbillako eskolako lehen hezkuntzako ikasleak Uharteko A3 arte zentroak prestatukako hezkuntza proiektuan parte hartu du. Ikaragarria izan da ikustea sormena nola gara daitekeen.
“Gu eta gorputzak zeharkatzea” gaia helburu honako ekintzak egin dira eta hau izan da laburtuz hasiera:
Laburpena
Proiektua Maite Vélaz artistak egindako Jorge Oteizaren obraren berrirakurketa kritikoan oinarritzen da, abiapuntutzat hartuz «besteekiko harremanean egitearen» posizioa eta sorkuntza elkarrizketa eta egiteko modu berrietara hurbiltzeko modu gisa.
Nola zeharkatu daiteke gorputz bat? Maite Velazen laguntzaz gure gorputzak eskaintzen dizkigun aukerak ezagutuko ditugu, baita honen mugak ere. Mugimendua, marrazkia eta eskultura erabiliz gorputzak zeharkatuko ditugu. Bukatzeko Jorge Oteiza Museoa eta “Gu
edo gorputzak zeharkatzea” erakusketa bisitatuko dugu.
Nor da Maite Velaz?
Eskultura, idazmena, marrazkia, irudia eta mugimenduarekin lan egiten du, egitean oinarritutako hizkuntza propio baten bilaketan eta formalizazioan. Eguneroko lanean zentzumenen bidez hautemangarriak diren materialak baliatzen ditu, hala nola irakurgaiak, idazkiak, topaketak, espazioak, objektuak, paisaiak eta bere bizi-esperientziarekin lotutako beste hainbat elementu. Eguneroko saio horietan, “egitean egote” horretan, prozesuan
murgilduta dagoenean, ari da bere obrari forma ematen eta garatzen. Dimentsio espaziala, kolorea, argia eta keinuak aztertzen ditu bere lanean, batez ere eskulturan, bere ibilbide osoan beti egon izan den hizkuntzan.
Proiektuaren helburuak aldiz, hauek izan dira:
● Erakunde artistiko batekin eta Nafarroako artista batekin elkarlanean ikasleek esperientzia artistiko bat bizitzea.
● Arte garaikidearen begiradatik “Curriculum” edukiei begirada bat ematea.
● Ikasleei sortzeko tresnak ikusaraztea eta eskeintzea.
● Geure gorputzen eta gorputz-esperientzien botere poetikoaren inguruan hausnartzea.
● Artelanen berrinterpretazio adibideak ikustea.
● Materialekin eta hainbat teknikarekin (collagea, eskultura, dantza) esperimentatzea.
● Obra bat egiteko talde-lana sustatzea.
Eta aurrera eraman den egitaraua, berriz, honako hau:
- Sesioa. Aurkezpena. Eskolan burutu da
- Aurkezpena, elkar ezagutu dugu.
- Maite Velaz artistaren eta bere obraren inguruko aurkezpena, lehenengo kontaktua egin dugu.
- Lehenengo dinamika: zeharkatu eta marraztu.
– Ikasleek gorputzarekin mugimenduak egin dituzte, eta besteek paper ezberdinen gainean marraztu / irudikatu dituzte.
– Gorputz batek bestea “zeharkatu” du sistema berdina erabiliz.
- Bigarren dinamika: Light painting.
-Gela iluntasunean jarri, koloretako argiekin airean marraztu dugu gure gorputzak mugituz. Argazkien bidez argiak egiten duen bidea erretratatu dugu.
-Gorputz batek bestea “zeharkatu” du sistema berdina erabiliz.
- Hurrengo eguneko ateraldia azaldu da (Uharte Zentroa eta Oteiza Museoa).
2. Sesioa. Lantegia. Uharten burutu da
- Oteiza Museoan (museoko gidaren laguntzaz):
- Maite Velazen erakusketari bisita egin da.
Galdera ezberdinen bitartez obra batzuetan sakondu dugu.
- Jorge Oteizaren obra ikusi dugu ibilbide labur batean.
- Uharte Zentroan (Maite Velazen laguntzaz)
- 1. Gorputz batetik bestera “pasatu” gara, gure gorputzaren kontzientzia hartzeko. 4ko taldetan bultzatu, saltatu, inguratu… egin ditugu gorputzak.
- 2. Bildautako argazkiak erabiliz, batetik bestera “pasatu” gara, beraien arteko kontaktu puntu bat bilatuz. Hauek moztu, margotu, bata bestearen gainean jarri…
- 3. Kateorratzak eta satin-xingolak erabiliz gure arteko loturak burutu ditugu, gorputza bera (arropa) izanik lotura-puntua. Horrela, mugituz, gure arteko lotura desberdinak sortu dira: batzuk tenkatuak, beste batzuk lasaiak, xingola lodiekin, mehekin… eta gure mugimenduaren erregistroa lortu dugu horrela.
- Hausnarketa momentu bat utzi da amaieran, bakoitzak nahi duena adierazteko.
- Batzuk dinamikak egiten dituzten bitartean, beste batzuk erakusketa bisitatu dute
- 3. Sesioa. Ondorioak eta ildo irekiak.
- Bi egunek eman dutena hausnartu ondoren, ariketa polita egin dute.
-Buztinarekin bakoitzak “gorputz”-ak sortu ditugu, eskultura bat eginez.
-Bikoteka, gorputz hauek elkartuko ditugu, batak bestea zeharkatuz eta alderantziz, eskultura berri bat sortuz.
-Ondoren, sortutako eskulturak komentatu ditugu.
Izugarrizko esperientzia polita izan da. Hone hemen hiru egun hauetan hartutako irudi batzuk.
Utzi erantzuna