Azaroak 25 indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen da estatu mailan. Sunbillako eskolako ikasle eta irakasleok ere bat egin dugu aldarrikapen honekin eta egun honek urteko 365 egunetan izan beharko lukela kontzientziatzeko, aurtengoan liburu bat hartu dugu oinarri: Irakurri, kontatu eta ulertu ondoren, lanketa bukatzeko irudian ikusiko duzue zer egin dugun… Hemen irudiak
Egutegia egiten hasi gara
Ikasturtero bezala, gure ikasleek protagonista diren egutegia egiten hasi gara. Egutegi berezia dugu, izan ere, hilabete bakoitzean urteak betetzen dituzten ikasleen argazkia ateratzen bait da. Ea prestatzen ari garen egutegia gustoko duzuen!
Junkalen jubilazioa
Urriaren azkeneko egunean, urriaren 31an, Junkal jubilatu zaigu. Hamaika urte gurekin egon ondoren ongi merezitako oporrez gozatzea merezi du. Mezu hau zuretzat Junkal! Lehenik eta behin, zorionak Junkal jubilazioagatik! Hamarkada bat baino gehiago Sunbillako eskolan lan egin ondoren, egindako lana eta zure ikasleekiko ardurazko jarrera guztiz eskertuak izan dira. Gure artean egon zaren 11 urteetan, […]
Bertizera irteera
Urriaren 2an, Bertizera txangoa egin genuen eskola guztiak batera. Eguraldi ederra lagun, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako ikasleek beraiei egokitutako zeregina egin zuten. Bikain pasatu genuen eguna!
Igeriketa ikastaroa
Urrian 1ean hasi eta 22 bitarteko astelehenetan, haur hezkuntzako ikasleak Lesakako igerilekuan igeriketa ikastaroa egiten ibili dira. Asko ikasi eta disfrutatu dute ikastaroaz.





