2022 urteko egutegia banatu dugu! Zeinen egutegi polita gelditu zaigun. Gure ikasleak bikain portatu dira eta muntaia ederra gelditu da aurtengoan ere. Ea datorren urtean, elkarrekiin ateratzeko aukerarik izaten dugun. Zuen gustokoa izatea espero eta desio dugu.
Uholdeak Sunbillan
Abenduaren 10a oso egun gogorra izan da Malerrekako bailararentzat, eta Sunbillako herria eta herritarrentzat batik bat. Inoiz oroitzen ez diren bezalako urak ikusi zituzten sunbildarrek herriko karriketan barrena, eta, zoritxarrez, eskolako zatitxo bat ere harrapatu zuen uholdeak. Psikomotrizitate gela hain zuzen ere. Lerro hauen bidez, berreskurapen lanean jardun zenuten guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu, auzolana […]
Jardunaldiaren bozketaren emaitzak
Abenduaren 2an eskolako jardunaldiaren bozketa izan zen. Hementxe aurkezten dizkizuegu ateratako emaitzak.
Azaroak 25
Azaroak 25-ean Sunbillako eskolak bat egin zuen indarkeriaren aurkako egunarekin. Horregatik, gela bakoitzak gaiaren haurnarketa eta lanketa egin dira. Ea gustoko duzuen ondorengo bideo labur hau. BIDEOA
Egutegia
Urtero bezala, aurtengoan ere egutegia egiten ari gara. Dena egina dugu eta labean sartzear gaude. Ea aurtengoa ere, gustokoa duzuen!





