Azaroak 25 iritsi da eta Sunbillako eskolako ikasle eta irakasleak emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna gure modura aldarrikatzea erabaki dugu. Orain arte, denak batera elkartzen baginen eguneko ekintzak egiteko, aurtengoan gela bakoitzak bakarka landu behar izan dugu. Hala eta guztiz ere, mezua berdin iristeko intentzioarekin lan egin dugu. Egunak eta egindako lanak ikusi nahi badituzue, […]
Egutegia
Ikasturte honetan ere, besteetan bezalaxe, egutegia egin dugu, baina modu ezberdinean. Orain arte, ikasleak hilabeteka elkartu eta argazkia ateratzen genuen bezala, aurten bizi dugun egoera medio, ezin izan ditugu elkartu. Beraz, sorpresaren zai gelditu beharko duzue. Zuen gustokoa izatea espero dugu!!!
ERA gurasoentzako trebakuntza ikastaroak
“ERA Eskola gurasoentzako trebakuntza” martxan jarri dute Euskarabideak eta tokiko euskara zerbitzuek familiei baliabideak eskaini eta hauek ahalduntzeko. Beheko irudian klikatu ezkero, informazioa guztia izanen duzue.
Googleko aplikazioen azalpen bideoak
Aurtengo ikastureterako, eskolan erabiltzen ditugun aplikazioen erabilera ulertzeko bdeo azalpen batzuk prestatu ditugu. Bertan 4 oinarrizko aplikazioen bideoak txertatu ditugu, bai euskaraz baita gazteleraz ere. Aplikazio hauek Gmail, Classroom, Drive eta Meet dira. Bakoitzean sartzen bazarete, oinarrizko erabilera ikasteko aukera izanen duzue. Bi bide dituzue bideo hauetara iristeko; goiko irudian klikatuz edo eskuneko aldean dagoen […]
ONGI ETORRIAK 2020-2021 IKASTURTERA
Kaixo familia eta ikasleak!! Ongi etorriak 2020-21 ezohiko ikasturte honetara. Badakigu osasun kontuak tartean, aurtengoan denok batera lan egin beharko dugula gure osasuna bermatzeko, baina seguru dena ongi aterako dela!!


