
Maiatzak 15 ostegunean, polizia foralaren bisita izan genuen eskola, bide heziketaren garrantziaz arduratzeko.
Eskola guztiak hartu genuen parte, haur hezkuntzatik hasi eta 6. maila bitarte. Haur hezkuntzako ikasleekin ipuna eta Gabi panpina erabili zuten bide hezkitaren garrantziaz solasteko. Lehenengo zikloko ikasleak Milu txakurraren filma ikusi zuten eta bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak beraien geletan ikasgai teorikoa egin zuten.
Ondotik, lehen hezkuntzako ikasleak beren bizikleta eta patinekin ikasitakoa praktikan jartzera joan ziren frontoira eguraldi txarra egiten zuelako (bestela parkean egitekoa zen ekintza). Bertan, foruzaingoak zirkuitu bat prestatua zuen eta bizikletaz, seinaleak eta oinezkoak errespetatuz, osatu beharra zuten.
Bitartean, haur hezkuntzako ikasleak eserleku egokituaren garrantziaz arduratu ziren foruzaingoaren kotxean igoaz.
Asko ikasi zuten, eta garrantzitsuena, arriskuaz jabetzea izan zen. Ea ikasitakoa praktikan jartzen dugun!
Hementxe irudiak.
Utzi erantzuna