
Irailaren 19an, ostirala, izugarrizko zortea izan genuen Donezteben kokatuta zegoen Gure Zirkua bisitatzeko aukera izan genuelako.
HH5 urtetik hasi eta LH 6. maila bitarteko ikasle eta irakasleak bertan izan ginen, zirkua barrundik nolakoa den ikusteko aukera izanez.
Bertako pertsonaia batzuekin egon ginen eta emanaldi denboran nola bizi diren, non jaten duten, non lo egiten duten… azaldu ziguten.
Behin zirku barrura sartu ginenean zirkua nola montatzen duten, nola entrenatzen duten eta zirku barruko gorabeherak kontatu zizkiguten.
Gu ere zirkuko partaide egiteko oholtza gainera lagun batzuk atera eta beraiekin ariketak egiten hasi ginen. Ze zaila egin zitzaigun beraiek egiten dutena egitea!!!!
Bikain pasatu genuen zirkuaren munduan murgilduta!!!


Utzi erantzuna