
Urtarrilaren 23an iritsi dira inauteriak Sunbillako eskolara! Aurten itsasoa izan da gaia, eta ikas etapa bakoitzak berea egin du inauterietako mozorroa. HHko ikasleak olagarro, itsas izar, marmoka… bihurtu dira. Lehenengo zikloko ikasleak berriz, pirata! A ze beldurra ematen duten pirata txiki horiek!
Bigarren zikloko ikasleak urpekari bihurtu dira eta hirugarren ziklokoak, aldiz, surf-lari. Egin duen haizearekin izugarrizko olatuak harrapatu dituzte hauek!
Goizenan goiko eskolan elkartu gara eta kartelak egiten, mahai jokoetan jolasean eta dantzan pasatu dugu goiza. Gosaria ere, elkarrekin egin dugu.
Ondoren, eguardi aldera, denbora lagun, herria alaitzera atera gara eta herriari bueltan eman ondoren, plazan bukatu dugu denek dantza eta umore onez.
Ea datorren urterako zer bururatzen zaigun!
Hemen argazkiak ikus ditzakezue.

Utzi erantzuna