
Izaskun Imbuluzqueta herritarra izan dugu martxoaren 8ko arira eskolan. Emakume zientzilaria, euskalduna eta landa eremukoa izanik, bidean aukitu dituen oztopoak, estualdiak eta abarrez solastu du LH 1,2 eta 3 mailako ikasleekin. Aldi berean, bere lana nolakoa den edo zer den aztertzen duena ulertarazteko, ikasleekin batera esperimentuak egiten aritu da.
Izaskun Imbuluzqueta, Biokimikan lizentziaduna eta Biologia Zientzia, Histologia eta Anatomia Patologikoan doktorea Nafarroako Unibertsitatean, sei urtez lan egin zuen hezkuntza erakundean. Ondoren, zortzi urte eman zituen ikerketa-teknikari gisa Bionanoplusen. Gaur egun, Izaskun Nucapseko Transferentzia Teknologikoko zuzendari berria da, eta kargu horretara iritsi da azken lau urteetan Mikrobiologia arloko proiektuen zuzendari izan ondoren.
Izugarrizko zortea izan da eskolan horrelako emakume garrantzitsua izatea. Mila esker Izaskun!!!
Hementxe dituzue Izaskunen egonaldiko irudi eta bideo batzuk.
Utzi erantzuna