Maiatzaren 15etik 25era Euskaraldia izanen dugu Sunbillako eskolan ere. Egunero ekintzaren bat eginen dugu euskararen erabilera sustatzeko ikasleen artean. Animatu zuek ere Euskaraldian “Aho bizi” edo “Belarri prest” rola hartu era erabiltzera!!!
Berriak
Bide heziketa
Maiatzak 15 ostegunean, polizia foralaren bisita izan genuen eskola, bide heziketaren garrantziaz arduratzeko. Eskola guztiak hartu genuen parte, haur hezkuntzatik hasi eta 6. maila bitarte. Haur hezkuntzako ikasleekin ipuna eta Gabi panpina erabili zuten bide hezkitaren garrantziaz solasteko. Lehenengo zikloko ikasleak Milu txakurraren filma ikusi zuten eta bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak beraien geletan ikasgai […]
Saharatik bueltan Nahiaren esperientzia
Gure irakasle Nahia Aste Santutako oporretan Saharan izan zen, eta joan aurretik bertako errealitatearen berri eman zigun, eta ondotik, hango esperientziaz solastu zen gurekin. Maiatzaren 2an izan genuen bidalaren berri. Hementxe irudi eta bideo bat.
Lupe Lekuona eskolan
Apirilaren 29an Lupe Lekuona gure eskolan egon zen. Izugarri ongi pasatu genuen bere liburuak zein ziren ikusten. Liburuak ikusi ondoren ipuin kontaketa ederra egin zigun. Zeinen ongi pasatu genuen! Hementxe irudi batzuk.
Lur Gallastegi eskolan
Gaur, apirilak 14, Lur Gallastegi idazlea izan dugu eskolan. Bere ibilbide literarioaren berri eman digu, eta guk, bere liburuak irakurriak bait genituen, sortutako galdera eta zalantzak galdetzeko aukera izan dugu, modu horretan, dena argitzeko aukera izanez. Hementxe gituzue irudi batzuk.