Amaia Elizagoienek idatzi eta Begoña Durrutyk ilustratutako liburua izan dugu eskolan azken asteetan aztergai. Amaiur liburua izan dugu lagun bide honetan, eta bukaera ederra emateko, Amaia bera gurean izan dugu. Udaletxeko ganbaran elkartu da gure ikasleekin eta, liburuko ipuina, istorioa, anekdotan eta beste hainbat gauza kontu kontatu dizkigu. Oso emanaldi polita izan da. Ikasle eta […]
Berriak
Inauteriak
Urtero bezala, Sunbillako herriko inauterien atarian eskolak ere bere inauteriak ospatu ditu rtarrilaren 26an. Goiz goizetik tailer ezberdinak izan dituzte ikasleek, hala nola, pankarta tailerra, dantza tailerra, ipuin tailerra, joko tailerra eta apaingarriak egiteko tailerra. Txandaka tailer ezberdinetatik pasatu ondoren, eskolak eskainitako hamaiketakoa egin dute. Sabela bete ostean, traste guztiak hartu eta herriari buelta eman […]
Bertsolaritza
Ikasturte honetan, 5 eta 6. mailako ikasleek bertsolaritza ikastaroa burutzen hasi dira. Bi urtetik behin egiten den ekintza honetan, ikasleek hizkuntzaren erabileran gaitasun handia hartzen dute, izan ere, hitzekin jolasean aritzen dira eta bertso politak sortzen dituzte. Aurten Estitu Arotzena dute bertsolaritzako irakasle. Ziur bertso politak sortuko dituztela!
5 eta 6. mailako ikasleak eskiatzen
Urtarrilaren 8tik 12ra, 5 eta 6. mailako ikasleak eskiatzen izan dira Izaban. Sunbilla, Ituren, Legasa eta Narbarteko eskola ttikietako 5. eta 6. mailako ikasleak eski kanpainan. Guztira 54 ikasle eta 8 irakasle abiatu ziren Izabara astelehenean eta 3 etxetan hartu dute ostatu. Aurtengo lehendabiziko txanda egokitu zaie eta honekin batera lehendabiziko elurtea ikusteko parada izaten ari dira, […]
Eguberri eguneko argazkiak
Abenduko eskolako azken egunean, eskolan egindako argazkiak ikusiko dituzue ondoren. Gosaria, jolasak baita frontoian ateratako argazkiak ere. Ikusi hemen argazkiak