Gaur, urriak 19, Zubietara egin dugu txangoa eskola guztiak. Handienak Elgorriagarik eta Iturendik oinez iritsi dira eta txikienak, berriz, autobusez. Eguraldiak nahiko ongi errespetatu digu, izan ere, goizean euri pixka bat egin badu ere, gero atertu eta ederki pasatu dugu. Hiru txanda ezberdinetan egin ditugu bai errotara bisita baita taloak ere. Edorta errotariak taloak egiteko […]
Berriak
Gaztainak biltzen
Urteroko ohiturekin jarraituz, aurtengoan ere Mikelekin batera, mendian bueltatxo bat egin bitartean, ikasleak gaztainak biltzen aritu dira. Eguraldia lagun, bikain pasatzen ari dira inguruko txoko zoragarriez gozatuz.
Hasi dugu ikasturtea!!!
Irailaren 7an ikasturteari hasiera eman diogu. Aurtengoak bai ikasle baita irakasleok ere ilusio handiz etorri gara eskolara. Ziur ikasturte bikaina izanen dugula!!! Ongi etorriak 2023-24 ikasturtera!!!!
AZKEN EGUNA IRITSI DA!!!!
Iritsi da azkenean 2022-23 ikasturteko azken eguna. Aurten ere 6. mailako ikasleei agurra emateko garaia iritsi da. Bederatzi urtez gurekin egon ondoren, beste etapa berri bat hasteko unea. “Pozik baina triste”, horixe izan da behin eta berriz errepikatu dutena ikasleek, baina datorren ikasturteko esperientzia ere bikaina izanen delakoan gaude. Munduko zorterik onena opa dizuegu kuadrila, […]
Birziklatze saioa eta uraren trataera Nilsaren eskutik
Sunbillako eskolak garrantzi handia ematen dio birziklatzeari, baina uraren trataerari, gure naturaren zainketa ezinbestekoa delako. Horregatik, urteroko moduan, aurtengoan ere bi tailer izan ditugu bertan. Alde batetik, apirilaren 17an birziklapenari buruzko tailerra izan genuen, eta bestetik, apirilaren 25ean Nilsaren eskutik, uraren trataerari buruzko tailerra. Eskola guztiak hartu zuen parte tailer honetan eta adinari egokitutako ekintzak […]