Sunbillako eskolan, aurtengoan ere, martxoaren 8a ospatu dugu, Emakumeen nazioarteko eguna hain zuzen ere. Ikasle bakoitzak beretzat garrantzitsua den emakumearen irudia ekarri du eskolara, eta denek banan-bana zergatia adierazi du eta ondonen, denen irudiekin, mural erraldoia egin da, emakumearen ikurra osatuz. Ondoren, argazkia atera dugu. Hementxe dituzue irudiak ikusgai.
Berriak
Nilsa eta hondakin tailerra
Otsailaren 12an eta 17an Nilsa eta hondakin tailerrak izan ditugu eskolan. Alde batetik urak gure bizitzan duen garrantziaz jabetzeko jarduerak egin dira, eta beste batetik, sortzen ditugun hondakinak ongi kudeatzeko modurik egokiena zein den jakiteko jarduera ezberdinak egin ditugu. Eskolako ikasle guztiek egin dituzte jarduerak, haur hezkuntzatik hasi eta 6. maila bitarteko ikasle guztiek. Guztiz […]
English week
Otsailaren 3tik 7ra gure lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak Lekarozen inglesean murgilketa egin dute, English week izenez ezagutzen duguna. Esperientzia aberasgarria izan da, izan ere, jarduera guztiak inglesez egin bait dituzte, eta murgilketaren emaitza oso positiboa izan dela adierazi digute bai bertako irakasleek baita gure ikasleek ere. Hementxe dituzue aste horretako irudi batzuk.
Inauteriak: MUSIKA
Eguberrietako oporretatik bueltan inauterietan murgildu gara Sunbillan. Eskolak aurtengoan MUSIKA gaia jarri du, eta zikloka polita gelditu zaigu Haur hezkuntzako ikasleak pentagramaz mozorratu dira, lehenengo zikloko ikasleak rokeroz, bigarrenekoak raperoz eta hirugarren zikloa, berriz, contry musika. Herria alaituz kalejira egin da. Hementxe dituzue irudiak.
Bertsolaritza
Ikasturte honetan Iker Gorrosterazuren eskutik, 5. eta 6. mailako ikasleek bertsolaritza saioak izan dituzte lehenengo hiruhilekoan. Doinu, errima eta hitz jokoen artean ibili dira gustora, eta jarduera bukatzeko, emanaldi polita eskaini digute eskolako ikasle eta irakasle guztioei. Zorionak kuadrila! Hementxe irudi batzuk.