Igandean, martxoak 17an, Malerrekako eskola txikiek antolatuta, animatu diren guraso, ikasle eta irakasleak Izaban izan dira eskiatzen. Egun pasa zoragarria izan dute, ederki ibili dira elurraz gozatzen, eguraldi paregabearekin eta berriz errepikatzeko moduko esperientzia izan dela ziurtatu dute parte hartu dutenek. Mila esker ere Mikeli, izan ere, bera izan da ekimen hau aurrera eraman duen […]
Berriak
Silvia Pérez Fernández de Romarategui eskolan
Martxoaren 12an, Sunbillako eskolan Silvia Pérez-en bisita izan dugu. Silvia, 21 urteko neska gaztea, Osasunako atezaina da, eta emakume kirolarien ordezkaria izan da aurtengoan. Silviak bere kirol ibilbidearen berri eman digu, eta ondoren, patioan saio bat egiteko aukera izan dugu, bera atezain izanda, noski! Ederki pasatu dugu eta oso esperientzia aberasgarria izan da guretzat. Hona […]
Izaskun Imbuluzqueta zientzilaria eskolan
Izaskun Imbuluzqueta herritarra izan dugu martxoaren 8ko arira eskolan. Emakume zientzilaria, euskalduna eta landa eremukoa izanik, bidean aukitu dituen oztopoak, estualdiak eta abarrez solastu du LH 1,2 eta 3 mailako ikasleekin. Aldi berean, bere lana nolakoa den edo zer den aztertzen duena ulertarazteko, ikasleekin batera esperimentuak egiten aritu da. Izaskun Imbuluzqueta, Biokimikan lizentziaduna eta Biologia […]
Martxoak 8, emakumearen nazioarteko eguna
Ostirala, martxoak 8 Emakumearen nazioarteko eguna ospatu genuen Sunbillako eskolan ere. Gaiaren garrantzia landu ondoren, keinu polit bat egitea erabaki genuen. Hementxe dituzue irudiak ikusgai.
Bozketa
Egun hauetan jardunaldiari buruzko bozketan murgildurik gabiltza. Otsailaren 21 azteazkenetik 23 ostiralera, gurasoek telematikoki bozkatzeko aukera dute, eta, astelehena, otsailak 26 presentzialki bozkatu ahal izan dute gurasoek goiko eskolan. Oso garrantzitsua da bozkatzea gurasoen nahia jakiteko.