Ostirala, martxoak 8 Emakumearen nazioarteko eguna ospatu genuen Sunbillako eskolan ere. Gaiaren garrantzia landu ondoren, keinu polit bat egitea erabaki genuen. Hementxe dituzue irudiak ikusgai.
Berriak
Bozketa
Egun hauetan jardunaldiari buruzko bozketan murgildurik gabiltza. Otsailaren 21 azteazkenetik 23 ostiralera, gurasoek telematikoki bozkatzeko aukera dute, eta, astelehena, otsailak 26 presentzialki bozkatu ahal izan dute gurasoek goiko eskolan. Oso garrantzitsua da bozkatzea gurasoen nahia jakiteko.
English week
Aste honetan, otsailaren 19tik 23ra lehen hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleak english week-en murgilduta dabiltza. Ikasturte honetan, eskolan egiten ari dira ekintza hau. Oso ongi pasatzen ari dira ikasleak, proposatuko jarduera guztiak inglesez eginez.
Haurren minbiziaren nazioarteko eguna
Otsailak 15 haurren minbiziaren nazioarteko eguna ospatzen da. Sunbillako eskolan, aurtengoan ere egunari keinu bat egitea erabaki du. Ikasleekin egunari buruzko hausnarketa egin da, beraien esperientziak, kezkak, jakinahiak… azalduz. Ondoren Adano elkartea zer den eta beraiek egiten duten lanaren garrantzia azaldu ondoren, bideo bat ikusi dugu geleten, esperientzia latz horretatik pasatu diren familia edo umeen […]
Eskolako jardunaldiari buruzko bilera informatiboa
Dakizuen bezala, Nafarroako Gobenuak datorren ikastuterako jardunaldi aldaketa egitea erabaki du, goiz-arratsaldeko jardunaldira pasatuz. Hala eta guztiz ere, jardunaldi ezberdinak planteatu dituzte, guraso eta eskolaren esku utziz erabakia. Pausu ezberdinak eman behar dira horretarako, eta jada, hasiak gara Sunbillako eskolan gurasoen iritzi eta erabakiak jasotzeko prozesuan. Horregatik, gogorarazi nahi dizuegu, haur hezkuntzako 3 urteko ikasleen […]