UEMAk, Udelarri Euskaldunen Mankomunitateak, intereseko esteka batzuk partekatu ditu egun hauetan, goxo-goxo etxean euskaraz bizitzeko aukera izateko. Ea gustuko duzuen! ETXEAN GOXO EUSKARAZ
Hasiera
Koronabirusa eta Elkar multimedia jokoak
Elkarreko multimedia zerbitzuak, ekaina arte, beren baliabideak dohainik jarri ditu erabili nahi dituen guztientzat. Horregatik, zuentzat ere baliagarriak eta dibertigarriak izanen direlakoan, partekatu nahi ditugu. Ondoko estekak jarraitzen badituzue, aukera ederra aurkituko duzue. Ttantto eta lehen hezkuntzako jokuak Txirritx Ea gustoko dituzuen!!!
PlazanBazan orria
Ezhoiko egun hauetan, denbora pasatzeko orri ezberdinak aurkeztuko dizkizuegu. Hauen artean, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako lehenengo ziklorako web orri hau aurkeztu nahi dizuegu. PlazanBazan du izena, eta bertan denbora pasatzeko joku, ipuin, ikuskizun, denbora-pasa e.a. aurkituko dituzue. Ea gustoko duzuen eta ongi pasatzeko aukera bat luzatu dizuegun!!! PlazanBazan
ODISEA liburutegi digitala
Nafarroako Hezkuntza departamentuak, ODISEA izeneko liburu digitalean sartzeko aukera luzatu digu hezkuntzako korreoa dugun guztioi. Horregatik, esteka jarriko dizuegu, saltseatu nahi izan ezkero, sartu eta begiratzeko. Libururen bat gustoko baduzue, maileguan hartzeko aukera baduzue. Gogoz gomendatzen dizuet sartu eta begirada bat botatzeko. Oso erraza da sartzea. ODISEA -n sartu eta zuen hezkuntzako korreoko lehenengo zatia […]
Ohar garrantzitsua
Covid-19-a dela eta, honako ohar hau adi irakurtzea gomendatzen dizuegu.