Odisea nafar gobernuak sortutako liburutegi digitala da. 2019ko otsailean martxan jarri zuten irakurketa suspertzeko asmoz. Bai gaztelerazko bai euskarazko liburuak aurki ditzakegu, eta orain berriki, urtarrileko hilabetean hain zuzen, euskarazko liburu gehiago gehitu dituzte liburutegira. Horrela adierazi digute eta berri on hau zuei helarazi nahean, berriz atxikitzen dizuegu Odisea liburutegian sartzeko esteka. Horretarako, irudian edo […]
Hasiera
Haurrentzako lagun berriak!!!
Haur ttikiek bi lagun kuttun berri: Mattin eta Kattalin Ur tanten gisara, astiro-astiro blaituz, haur ttikiak apurka-apurka murgiltzen dira jolasaren munduan. Hala, mugimendu-jolasak, kantuak, asmakizunak edo hitz-korapiloak oso lagungarri zaizkie harremanak egiteko, hizkuntzarekin trebatzeko edota garapen psikomotorrerako. Hori horrela, haur txikienak zorioneko daude, Euskarabideak “Mattin eta Kattalin” telesaioa aurkeztu baitu, 6 urte arteko haurrei zuzenduta. Hain zuzen […]
Xaldun Kortin web orria
Aurtengo pandemiak agerian utzi du baliabide didaktikoak digitalizatuta eta sarean izatearen garrantzia. Euskara Atalak bere ekarpena egin nahi izan du Nafarroako ahozko ondaretik jasotako altxor hori irakasle eta hezitzaile guztien eskura jarriz. Xaldun Kortin, Jolastu gurekin! egitasmoak haur txikiekin lantzeko kantuak eta kontuak (eskuekin eta behatzekin jolasteko, trostan ibiltzeko, taldean jolasteko, memoria lantzeko, lo egiteko,…), ipuinak eta haur hizkeraren hiztegia biltzen ditu. Bereziki baliagarria da, […]
ERA gurasoentzako trebakuntza ikastaroak
“ERA Eskola gurasoentzako trebakuntza” martxan jarri dute Euskarabideak eta tokiko euskara zerbitzuek familiei baliabideak eskaini eta hauek ahalduntzeko. Beheko irudian klikatu ezkero, informazioa guztia izanen duzue.
AGURRA
Iritsi da azkenean ekainaren 19a!! Ikasturte arraro honen azken eguna. Eta arraroa denez, agurra ere ezberdin egiteko lana izan dugu. Horregatik, agur bideo hau prestatu dugu, zuei eta zuen familia guztiei zorionak emateko egindako lanagatik. Gure partetik uda zoragarria opa dizuegu. Agur bideoa ikusteko, HEMEN klikatu. UDA ONA PASA ETA IRAILA ARTE!!!