Eitb-k ere euskarazko jokoak aurkezten dizkigu. Hona hemen bertan sartzeko esteka: EITB JOKOAK
Ongi pasatzeko baliabideak
Jolasten ikaste bloga
Jolasten ikasten! blogak, baliadibe asko aurkezten dizkigu. Ea bakarren bat aurkitzen duzuen gustuko duzuena eta ongi pasatzeko aukera duzuen!!
UEMA-k eskeinitako estekak
UEMAk, Udelarri Euskaldunen Mankomunitateak, intereseko esteka batzuk partekatu ditu egun hauetan, goxo-goxo etxean euskaraz bizitzeko aukera izateko. Ea gustuko duzuen! ETXEAN GOXO EUSKARAZ
Koronabirusa eta Elkar multimedia jokoak
Elkarreko multimedia zerbitzuak, ekaina arte, beren baliabideak dohainik jarri ditu erabili nahi dituen guztientzat. Horregatik, zuentzat ere baliagarriak eta dibertigarriak izanen direlakoan, partekatu nahi ditugu. Ondoko estekak jarraitzen badituzue, aukera ederra aurkituko duzue. Ttantto eta lehen hezkuntzako jokuak Txirritx Ea gustoko dituzuen!!!
PlazanBazan orria
Ezhoiko egun hauetan, denbora pasatzeko orri ezberdinak aurkeztuko dizkizuegu. Hauen artean, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako lehenengo ziklorako web orri hau aurkeztu nahi dizuegu. PlazanBazan du izena, eta bertan denbora pasatzeko joku, ipuin, ikuskizun, denbora-pasa e.a. aurkituko dituzue. Ea gustoko duzuen eta ongi pasatzeko aukera bat luzatu dizuegun!!! PlazanBazan