
Apirilaren 10ean, eskolako irakaslea den Nahia Irigoienek Saharako basamortuko kanpamentuan gertatzen ari denaren berri eman digu. Bere esperientzia kontatzen aritu da, izan ere, familia bat dauka han eta berriki joan beharra da bertara bisitan.
Ikasle eta irakasleok, Nahiaren testigantzari esker, bertako errealitatea zein den azaldu digu, hango egoera latzaz jabetuz. Bertako etxeak, bizimodua, eskolak, liburutegia finkoa eta ibiltariak “bubisher”ak…
Bertako jantzi tipikoak zein diren ere aipatu digu eta eskolara ekarri dituenez, denek janzteko aukera izan dugu, bai neskentzat bai mutilentzako jantzi tipikoak.
Gela bakoitzak orain, basamortuko are pote bat daukagu, Nahiak kontatutako guztia ez ahazteko.
Gainera, bubisherrerako (liburutegi ibiltaria) gure ekarpen txikia egin nahi izan dugu, eta ikasle eta irakasleok sinatutako liburu bat bidali dugu “Amalurra” liburua hain zuzen. Beraien gustokoa izatea espero eta desio dugu bihotz-bihotzez.
Hementxe dituzue jarduera honetako bideoa, jantziak probatzen eta liburua sinatzen egindako bildumak.
Utzi erantzuna