• Skip to main content
  • Skip to secondary menu
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer
  • Hasiera
  • Jokuen gunea
  • MALERREKA ENGLISH CORNER
  • Kontaktua

Sunbilla Eskola

Sunbilla Eskola webgunea

  • Gure eskola
    • Kokapena
    • Irakaslegoa
    • Eskola kontseilua
  • Egutegia
  • IRTEERAK
  • Berriak
  • Ongi pasatzeko baliabideak
  • Kontaktua

Xaldun Kortin web orria

2020-12-23 por adminwpcpsunbi Leave a Comment

Aurtengo pandemiak agerian utzi du baliabide didaktikoak digitalizatuta eta sarean izatearen garrantzia. Euskara Atalak bere ekarpena egin nahi izan du Nafarroako ahozko ondaretik jasotako altxor hori irakasle eta hezitzaile guztien eskura jarriz. Xaldun Kortin, Jolastu gurekin! egitasmoak haur txikiekin lantzeko kantuak eta kontuak (eskuekin eta behatzekin jolasteko, trostan ibiltzeko, taldean jolasteko, memoria lantzeko, lo egiteko,…), ipuinak eta haur hizkeraren hiztegia biltzen ditu. Bereziki baliagarria da, beraz, Haur Hezkuntzako irakasleentzat.

Euskokultur Fundazioko patronatukide eta Bigarren Hezkuntzako irakasle den Maite Lakar Iraizoz herriz herri eta etxez etxe ibili zen, bertze anitzekin batera, gure aitona-amonen bizipenak biltzen. Horien artean zeuden garai batean etxeko txikienen belarriak gozatzen zituzten kantu, kontu, jolas eta ipuinak. Lekukotasun horiek oinarri hartuta, bigarren fasean Xaldun Kortin, Jolastu gurekin! argitalpen multimedia prestatzeari ekin zioten Lakarrek berak, Patri Arburuak (Bortzirietako Euskara Mankomunitatea) eta Labrit Ondareko Itziar Lurik nahiz Gaizka Arangurenek. 2014ko grabazio lanetan parte hartu zuten, halaber, Nafarroako hainbat eskolak.

Anjel Lertxundi idazleak dioen moduan, “ume txikien gelak letrarik gabeak dira hasieran, letradunak pixkana-pixkana. Hitzaren gozoa eta poza hain modu bat-batekoan sentitzen eta adierazten den giza sasoirik emankorrenaren leku eta lekuko behar lukete izan gelek: umeak hitzarekin jolasean, hitzarekin kantuan, hitzarekin antzezten, hitzarekin dantzan…”.

Ahalegin horretan bidelagun izanen gaituzue. Katea ez dadila eten, egungo eta etorkizuneko umeek ere deskubri eta goza ditzaten hitzaren poza eta magia.

Jokoan sartzeko hemen klikatu.

Filed Under: Hasiera, Ongi pasatzeko baliabideak

Reader Interactions

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Primary Sidebar

APLIKAZIOEN AZALPEN BIDEOAK

Odisea liburutegi digitala

ERA, belaunaldi berrien aukera.

Egutegia

2025(e)ko maiatza
A A A O O L I
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  
« Api    

Bilatu

Artxiboak

  • 2025(e)ko maiatza (3)
  • 2025(e)ko apirila (4)
  • 2025(e)ko martxoa (4)
  • 2025(e)ko otsaila (3)
  • 2025(e)ko urtarrila (1)
  • 2024(e)ko abendua (2)
  • 2024(e)ko azaroa (3)
  • 2024(e)ko urria (3)
  • 2024(e)ko iraila (2)
  • 2024(e)ko uztaila (1)
  • 2024(e)ko ekaina (1)
  • 2024(e)ko maiatza (1)
  • 2024(e)ko apirila (3)
  • 2024(e)ko martxoa (7)
  • 2024(e)ko otsaila (5)
  • 2024(e)ko urtarrila (5)
  • 2023(e)ko abendua (3)
  • 2023(e)ko azaroa (1)
  • 2023(e)ko urria (1)
  • 2023(e)ko iraila (2)
  • 2023(e)ko ekaina (1)
  • 2023(e)ko apirila (2)
  • 2023(e)ko martxoa (5)
  • 2023(e)ko otsaila (3)
  • 2022(e)ko abendua (2)
  • 2022(e)ko azaroa (6)
  • 2022(e)ko iraila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (2)
  • 2022(e)ko maiatza (1)
  • 2022(e)ko apirila (3)
  • 2022(e)ko martxoa (3)
  • 2022(e)ko otsaila (3)
  • 2022(e)ko urtarrila (1)
  • 2021(e)ko abendua (7)
  • 2021(e)ko azaroa (2)
  • 2021(e)ko urria (1)
  • 2021(e)ko iraila (1)
  • 2021(e)ko ekaina (1)
  • 2021(e)ko maiatza (2)
  • 2021(e)ko apirila (1)
  • 2021(e)ko martxoa (1)
  • 2021(e)ko otsaila (2)
  • 2020(e)ko abendua (5)
  • 2020(e)ko azaroa (4)
  • 2020(e)ko iraila (1)
  • 2020(e)ko ekaina (6)
  • 2020(e)ko maiatza (1)
  • 2020(e)ko apirila (5)
  • 2020(e)ko martxoa (17)
  • 2020(e)ko otsaila (4)
  • 2020(e)ko urtarrila (2)
  • 2019(e)ko abendua (6)
  • 2019(e)ko azaroa (1)
  • 2019(e)ko urria (1)
  • 2019(e)ko iraila (1)

Footer

Kategoriak

  • Berriak (158)
  • Hasiera (84)
  • MALERREKA ENGLISH CORNER (1)
  • Ongi pasatzeko baliabideak (16)

Azken Sarrerak

  • Euskaraldia
  • Bide heziketa
  • Saharatik bueltan Nahiaren esperientzia
  • Lupe Lekuona eskolan
  • Lur Gallastegi eskolan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · Magazine Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in