Martxoaren 16ean, osteguna, seigarren mailako ikasleak Mendaur institutuak eskeintzen duen ate idekiko ekitaldira joan ziren. Ekainean gure eskolan bukatzen duten, eta, datorren ikasturtean Doneztebeko Mendaur institutura joanen dira DBH-ko ikasketak egitera. Urtero, institutuko zuzendaritza taldeak eta irakasleek inguruko seigarren mailako ikasleei bisitara joateko gonbidapena luzatzen diete (urte pare batez, pandemia medio, ezinezkoa izan da ekintza […]
Martxoak 8, emakumearen nazioarteko eguna
Martxoaren 8a, Emakumearen nazioarteko eguna osatzen da mundu guztian. Sunbillako eskolan ere, berdintasunaren alde lan egiten dugu, eta egun honekin batu gara, urtero egiten dugun bezala. Aurtengoan, Malerrekako eskola guztiek bat hartu eta bideo bat egitea bururatu zaigu, eta oso polita gelditu dela zin egiten dizuegu. Bideoa ikusgai hementxe duzue. BIDEOA
Izotz pistako ekintza
Aurten, lehen aldiz, Huarteko izotz pistara joan dira Lh 3 eta 4. mailako ikasleak. Oso esperientzia polita izan da, izan ere, bi egunetan joan ziren (otsailaren 15 eta 27an) eta izugarri ikasi dutela garbi gelditu da. Horren lekuko, ondorengo bideoan ikus dezakezue. BIDEOA
Haur minbiziaren nazioarteko eguna
Otsailaren 15, “Haur minbiziaren nazioarteko eguna” ospatu zen. Sunbillako eskolak, urte batzuk badaramatza gaitz honen sentsibilazio lanean, eta horregatik, eguna modu berezian ospatzea erabaki da aurtengoan ere. Hementxe dituzue egunarekin kontzientzia hartzeko egindako ekintzaren emaitza. Aurrera piratatxo txikiak! Indartsuak zarete eta gu zuekin gaude!! ARGAZKIAK
Bertsolaritza
Aurten, ikasturte hasieratik 6. mailako ikasleak buru belarri aritu dira Iker Gorosterrazurekin bertsolaritzako mundu zoragarrian murgiltzen. Lehenengo hiruhilekoan aritu dira ikasten eta gozatzen, eta hona hemen emaitza. EMANALDIKO BIDEOA