Nafarroako Aratxea AGBk – Reyno Gourmetek Nafarroako Lehen Hezkuntzako Zentruetako 1. eta 2. kurtsoetako ikasleak parte hartzera gonbidatu gintuzten. Bertako produktuen jatorria eta gure herri eta landa eremuetan duen garrantziari buruz ikasteko jolas tailerra izan da; gertuko komertzio eta ingurukoekin sozializazioaren garrantziaz; garrantzitsuena elikadura askotarikoa eta naturalaz elikatzea dela azalduz, bizimodu osasungarria eramateko. Haur hezkuntza eta LH 1-2-3 taldeek parte hartu zuten bertan […]
Igeriketa ikastaroa
Aurten, Malerrekako bost eskola txikiek igeriketako ikastaroaz gozatzeko aukera izanen dute. Lehen hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleak izanen dira ikastaroan parte hartuko dutenak. Lesakako udal kiroldegian izanen da ikastaroa eta bigarren hiruhilekoan burutuko dute. Astelehenetan, urtarrilaren 16an hasita zortzi saioz gozatzeko aukera izanen dute.
Egutegia
Aurtengo egutegia prest dugu jada! Ikasleek eskaera orriak etxera eraman dituzte. Eskolan ez baduzue ikaslerik eta egutegiren bat nahi izan ezkero, eskolara deitu besterik ez duzue, zuen erreserba egiteko. Eskaera egiteko azkeneko eguna azaroak 10 izanen da. Animatu eta eskatu ikasleen egutegia!!!
Gaztain biltzea eta jatea
Urriaren 5ean eta ohiturak mantenduz, gaztain biltzea egin genuen eskolako ikasle eta irakasleok. Horretarako, Sunbillako paraje zoragarrietan barrena ibili ginen, gaztain ederrak bilduz. Ondoren, urriaren 11an, bildutako gaztainen jatea egin genuen. Aurten, egoerak utzirik, denak batera elkartu eta gaztainak jan ondoren, jolasaldi polita izan genuen. Hementxe duzue, nahi izan ezkero, bi egunetan ateratako argazkien bideoa. […]
NAFARROAKO LANDA ESKOLEN ERREPORTAJEA
Nafarroako Landa eremuko eskolen garrantzia azaleratu eta aldarrikatzen duen bideoa argitaratu berri dute. Nola ez, Sunbilla eta Malerrekako gainontzeko eskolek parte hartu genuen bideoan. Hementxe duzue ikusgai, horretarako, izenburuaren gainean klikatu beharko duzue.