Nafarroako Landa eremuko eskolen garrantzia azaleratu eta aldarrikatzen duen bideoa argitaratu berri dute. Nola ez, Sunbilla eta Malerrekako gainontzeko eskolek parte hartu genuen bideoan. Hementxe duzue ikusgai, horretarako, izenburuaren gainean klikatu beharko duzue.
Egutegia
Aurten ere egutegia martxan dugu jada. Poliki-poliki argaztiak ateratzen ari gara. Aurki izanen duzue ekintza honen berri.
2022-23 ikasturtearen hasiera
Hemen dugu jada 2022-23 ikasturtea. Irakaslegoa martxan gaude eta zuek? Irailaren 7an elkar ikusiko dugu berriz eta gogo handiz hasiko dugulakoan, aprobetxatu azken egunak topera eta ONGI ETORRIAK IKASTURTE BERRI HONETARA!!!!
Iritsi da azken eguna!!!
Azkenean iritsi da eguna! Bukatu da 2021-22 ikasturtea. Eta urteroko ohiturei jarraituz, 6. mailako ikasleei agurra egitea tokatu zaigu. Haizea, Ander, Maialen, Maren, Ibai, Aroa, Anartz, Mara, Joanes eta Xubanek, beraien ibilbidean aurrera jarraitu behar dute. Sunbillan 9 urtez egon dira, eta orain Doneztebera salto egiteko momentua iritsi zaie. Munduko zorterik onena opa dizuegu eskolako […]
ESKOLAKO ALDIZKARIA
Aurten, lehenengo aldiz, Sunbillako eskolak aldizkaria kaleratuko du. Bertan, ikasleak, ikasturtean zehar egin diren proiektuak, ekitaldiak, txangoak, eskolan izandako bisitak, eta hainbat gauza gehiagoz gozatzeko aukera izanen da. Guztira 68 orrialde dituen aldizkaria izanen da, eta 6. mailako ikasleek txoko berezi bat izanen dute, beraiek eskolan bizitako bizipenak kontatzen dituztelako. Aldizkaria 7€-tan egonen da salgai, […]