Tipi tapa, tipi tapa… KORRIKA!!!! Iritsi da Korrika Sunbillara ere! Hiru urte pasatu ondoren, azkenean iritsi da! Eskolako ikasle eta irakasleak gogoz prestatzen aritu gara Korrika. Horren seinale ondoren ikusgai duzuen bideoan. KORRIKA
Martxoak 8 Sunbillako eskolan
Martxoaren 8 emakume langilearen nazioarteko eguna ospatzen da, eta Sunbillako eskolan, urtero bezala, egun hau aldarrikatzeko ekintzak antolatu ditugu. Ondorengo bideoan ikus dezakezue egunaren emaitza zein izan zen. Hementxe BIDEOA ikusgai.
WORDLE EUSKARAZ
Hona hemen hiztegiarekin jolasteko beste joku bat. Berbaxerkaren antzera, egunero erronka berria jartzen digute asmatzeko. Kasu honetan, hitz berri bat asmatu behar da. Ea asmatzen duzuen!!! WORDLE EUSKARAZ
Berbaxerka
Berbaxerka jolasak, hizkuntzarekin, hiztegiarekin eta hitzekin jolasteko aukera ematen digu. Egunero erronka berria ezartzen dute. Oso erraza da jolasa. Helburua hitzak sortzea da, hiztegian dauden hitzak. Horretarako, ezinbestekoa da erdian, gorriz dagoen letra erabiltzea. Guztira zenbat hitz dauden esaten zaigu, baita asmatutako hitzekin lortzen dugun puntuazioa. Bestalde, aurreko egunean jokatu baduzu, erantzunak ikusteko aukera ere […]
Otsailak 15, haur minbizidunen nazioarteko eguna
Otsailak 15, haur minbizidunen nazionarteko eguna ospatu da, baita Sunbillako eskolan ere. Adanoren eskutik, aurtengoan osasun langileak omendu eta eskerrik beroena helarazi nahi izan diete. Eta guk ere, esker eta omenaldi horretan parte hartu dugu. Hortaz, ekintza honen bitartez, eskerrik asko erraldoi bat bidali nahi diegu osasun langile hauei, eta animo guztiak gaitz honi aurre […]