Eguberrietako oporretatik bueltan inauterietan murgildu gara Sunbillan. Eskolak aurtengoan MUSIKA gaia jarri du, eta zikloka polita gelditu zaigu Haur hezkuntzako ikasleak pentagramaz mozorratu dira, lehenengo zikloko ikasleak rokeroz, bigarrenekoak raperoz eta hirugarren zikloa, berriz, contry musika. Herria alaituz kalejira egin da. Hementxe dituzue irudiak.
Bertsolaritza
Ikasturte honetan Iker Gorrosterazuren eskutik, 5. eta 6. mailako ikasleek bertsolaritza saioak izan dituzte lehenengo hiruhilekoan. Doinu, errima eta hitz jokoen artean ibili dira gustora, eta jarduera bukatzeko, emanaldi polita eskaini digute eskolako ikasle eta irakasle guztioei. Zorionak kuadrila! Hementxe irudi batzuk.
Eguberritako jaialdia Sunbillako eskolan
Aurtengoan ere, ilusio handiz prestatutako jaialdia eskeini dute gure ikasleek. Eguna ongi asteko, denak goiko eskolan bildu gara eta, denen artean Eguberri onak opa dituen kartela prestatu dugu frontoian zintzilikatzeko. Bestalde, Olentzero eta Mari Domingiren ipuina ikusi eta entzuteko aukera ere izan dugu. Lan egin ondoren, indarrak hartzeko gosari ederra egin dugu eta eguardian frontoira […]
Euskararen eguna
Abenduaren 3a, San Frantzisko Javier eguna izateaz gain, Euskararen Eguna ere bada. Jai eguna denez, gure eskolan abenduaren 4ean ospatu dugu Euskararen eguna. Auretengoan Euskararen zuhaitza egin dugu, eta geletan gaia landu ondoren, txartel polit batzuk prestatu ditugu gustokoen ditugun hitz eta esaldiekin. Ondoren, plazara joan eta zuhaitzean zintzilikatu ditugu idatzitako txarteltxoak. Zuhaitza plazan gelditu […]
Azaroak 25 Sunbillako eskolan
Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Sunbillako eskolan ere halaxe egin dugu. Pepuka bideoa ikusi ondoren, ongi eta gaizki sentiarazten gaituzten esaldiak pentsatu eta aukeratu ondoren, mural handi bat osatu dugu. Hementxe dituzue irudiak.