Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Sunbillako eskolan ere halaxe egin dugu. Pepuka bideoa ikusi ondoren, ongi eta gaizki sentiarazten gaituzten esaldiak pentsatu eta aukeratu ondoren, mural handi bat osatu dugu. Hementxe dituzue irudiak.
Valentziarako laguntza
Urriaren 29an Valentzian jazotako ezbeharra dela era, NIZE (Nafarroako (euskarazko irakaskuntza) 61 Ikastetxe Publikoen D ereduko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Zuzendariak osatuta dagoen elkartea) elkarteak laguntza eskatu ziguten D ereduko ikastetxeei, Danak suntsitutako eskolei laguntza emateko. Halaxe helarazi genien mezua familietara eta izugarrizko erantzuna eman zuten familiek. Zehazki eskolako materiala eskatzen zen, hainbat eskola […]
Nafarroako ondare naturala ezagutzen
Nafarroako ondare naturala ezagutzeko asmoz proiektu berri batean murgildu gara. Nafarroan biodibertsitate handia dago. Gure arbasoen usadio tradizionalek eta erabilera modernoek probintziako paisaia modelatu eta modelatu dute. Gaur egun, gure haran, zelai eta mendietan ekosistemak, larreak, hezeguneak, basoak eta ibaiak daude. Balio ekologiko handiko lekuak dira guztiak. Leku horietako batzuk Natura 2000 Sareko gune babestuen […]
Herri kirolen erakustaldia
Herri kirolak gure zonaldean oso famatuak badira ere, gazte gutxik hartzen du parte, eta hau sustatzeko asmoz, herri kirol federazioak eskolara etorri eta erakustaldi bat egitea proposatu zuen. Partaideak Cañamares eta Esti Gastearena herritarra izan ziren, eta herri kirol modalitate ezberdinak aurkeztu zituzten. Ondoren, ikasleen txanda izan zen, eta modalitate ezberdinak probatzeko aukera izan zuten. […]