Izaskun Imbuluzqueta herritarra izan dugu martxoaren 8ko arira eskolan. Emakume zientzilaria, euskalduna eta landa eremukoa izanik, bidean aukitu dituen oztopoak, estualdiak eta abarrez solastu du LH 1,2 eta 3 mailako ikasleekin. Aldi berean, bere lana nolakoa den edo zer den aztertzen duena ulertarazteko, ikasleekin batera esperimentuak egiten aritu da. Izaskun Imbuluzqueta, Biokimikan lizentziaduna eta Biologia […]
Martxoak 8, emakumearen nazioarteko eguna
Ostirala, martxoak 8 Emakumearen nazioarteko eguna ospatu genuen Sunbillako eskolan ere. Gaiaren garrantzia landu ondoren, keinu polit bat egitea erabaki genuen. Hementxe dituzue irudiak ikusgai.
Bozketa
Egun hauetan jardunaldiari buruzko bozketan murgildurik gabiltza. Otsailaren 21 azteazkenetik 23 ostiralera, gurasoek telematikoki bozkatzeko aukera dute, eta, astelehena, otsailak 26 presentzialki bozkatu ahal izan dute gurasoek goiko eskolan. Oso garrantzitsua da bozkatzea gurasoen nahia jakiteko.
English week
Aste honetan, otsailaren 19tik 23ra lehen hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleak english week-en murgilduta dabiltza. Ikasturte honetan, eskolan egiten ari dira ekintza hau. Oso ongi pasatzen ari dira ikasleak, proposatuko jarduera guztiak inglesez eginez.
Haurren minbiziaren nazioarteko eguna
Otsailak 15 haurren minbiziaren nazioarteko eguna ospatzen da. Sunbillako eskolan, aurtengoan ere egunari keinu bat egitea erabaki du. Ikasleekin egunari buruzko hausnarketa egin da, beraien esperientziak, kezkak, jakinahiak… azalduz. Ondoren Adano elkartea zer den eta beraiek egiten duten lanaren garrantzia azaldu ondoren, bideo bat ikusi dugu geleten, esperientzia latz horretatik pasatu diren familia edo umeen […]





