Aurten ere ari gara! Urtero bezala, gure ikasleen urtebetetze egunak jarrita dituen egutegia egiten ari gara. Hemendik gutxira inprentara bidaliko dugu. Horregatik, galdetegi bat pasatuko dizuegu familiei zenbat ale behar dituzuen galdetzeko. Eskolan ikaslerik ez duen familiarik bada eta egutegia nahi izan ezkero, eskolara deitu edota, hementxe mezu bat jarriz erreserbatzeko aukera izanen duzue. Beraz, […]
Zubietara txangoa
Gaur, urriak 19, Zubietara egin dugu txangoa eskola guztiak. Handienak Elgorriagarik eta Iturendik oinez iritsi dira eta txikienak, berriz, autobusez. Eguraldiak nahiko ongi errespetatu digu, izan ere, goizean euri pixka bat egin badu ere, gero atertu eta ederki pasatu dugu. Hiru txanda ezberdinetan egin ditugu bai errotara bisita baita taloak ere. Edorta errotariak taloak egiteko […]
Gaztainak biltzen
Urteroko ohiturekin jarraituz, aurtengoan ere Mikelekin batera, mendian bueltatxo bat egin bitartean, ikasleak gaztainak biltzen aritu dira. Eguraldia lagun, bikain pasatzen ari dira inguruko txoko zoragarriez gozatuz.
Hasi dugu ikasturtea!!!
Irailaren 7an ikasturteari hasiera eman diogu. Aurtengoak bai ikasle baita irakasleok ere ilusio handiz etorri gara eskolara. Ziur ikasturte bikaina izanen dugula!!! Ongi etorriak 2023-24 ikasturtera!!!!
AZKEN EGUNA IRITSI DA!!!!
Iritsi da azkenean 2022-23 ikasturteko azken eguna. Aurten ere 6. mailako ikasleei agurra emateko garaia iritsi da. Bederatzi urtez gurekin egon ondoren, beste etapa berri bat hasteko unea. “Pozik baina triste”, horixe izan da behin eta berriz errepikatu dutena ikasleek, baina datorren ikasturteko esperientzia ere bikaina izanen delakoan gaude. Munduko zorterik onena opa dizuegu kuadrila, […]





