Martxoaren 24a egun berezia izan da Malerrekako landa eremuko eskoletako ikasleentzat. Alde batetik, aurtengo 24. Korrika gure eskualdetik pasatu da eskola orduan. Egoera hori aprobetxatuz, landa eremuko eskoletako ikasleak Legasan hartu dugu kilometroa eta bertara joan gara euskararen alde gure ekarpena egitera. Eguraldia lagun, ikasle guztiek korrika egiteko aukera izan dugu eta lekukoa eramaleak ederki […]
5. eta 6. mailako ikasleak Izaban
Martxoaren 9tik 13ra, Malerrekako landa eremuko eskoletako ikasleak eskiatzera joan ziren. Narbarte, Legasa, Sunbilla, Ituren eta Saldiasko ikasleek bikain pasatu zuten Izaban. Goizetan, gosaldu ondoren eskiatzeko pistara igotzen ziren eta bertan, monitoreen laguntzaz elurraz gozatzen ikasten zuten. Arratsaldeak, aldiz, beste moduko ekintzak egin egin zituzten; kirola, jolasak, paseoak… Beraien motxiletan izugarrizko esperientzia politak ekarri dituzte.
Mariola solidaria
Baditugu urte batzuk Mariola solidaria kanpainarekin arropa eta zapata bilketak parte hartzen dugula. Proiektu honen helburua, lehenengo eta bigarren hezkuntzan ikasten duten 21 zentruen mantenimendu eta abieraztapenean datza. Hain zuzen, Murshidabad eta Sunderbanseko hirien alde deprimituetan. Umeen generoan enfokatuz, umeek, bai mutil eta neskek, egunean, 2 orduko ikasketa laguntza jasotzen dute kurtsoaren amaierako azterketa gainditu […]
Martxoak 8
Martxoak 8an emakumearen nazioarteko eguna ospatzen da. Sunbillako eskolan ere egun hau ospatzen dugu, nahiz eta egunero izan martxoaren 8a. Aurtengoan, ekitaldi asko izan ditugunez eta igandea tokatu denez, irakasle bakoitzak modu ezberdinean baina mezu berdinarekin landu du gelan.
Irristaketan Iruñean
3. eta 4. mailako ikasleak, martxoaren 6ean Iruñeako izotz pistara joan ziren irristaketa saio bat egitera. Oraingo honetan, Legasa, Saldias, Sunbilla eta Iturengo ikasleek parte hartu zuten goiz zoragarri horretan. Bikain pasatu zuten nahiz eta ipurdiko bat edo beste hartu!





