Aurten, lehenengo aldiz, Sunbillako eskolak aldizkaria kaleratuko du. Bertan, ikasleak, ikasturtean zehar egin diren proiektuak, ekitaldiak, txangoak, eskolan izandako bisitak, eta hainbat gauza gehiagoz gozatzeko aukera izanen da. Guztira 68 orrialde dituen aldizkaria izanen da, eta 6. mailako ikasleek txoko berezi bat izanen dute, beraiek eskolan bizitako bizipenak kontatzen dituztelako. Aldizkaria 7€-tan egonen da salgai, […]
PERU HARRIRA BISITA
Astelehena, maiatzaren 16ean, Leitzako Peru Harrin izan ginen. Benetan gogoz gozatu genuela egonaldiaz. Denbora lagun genuen eta Iñakiren eskutik harrijasotzaile izan zeneko kontuak kontatu zizkigun. Gauza asko azaldu zizkigun, txikitako jolasak, herri kirolarekin loturiko pasarteak, bere markak, etxekoen gora-beherak… Ondoren, denok izan genuen harri altxatzea zer jakiteko aukera, eta ondoren, kanpoko aldean, katapultak nola funtzionatzen […]
Ordoki zalditegia
Santxotena museoarekin batera, Ordoki zalditegian ere izan ginen apirilaren 12an. Zeinen gustora ibili ginen zaldi gainean! Begira bestela irudietan aurpegiko irribarreak! ORDOKI ZALDITEGIA
Santxotena museora bisita
Apririlaren 12an Arizkungo Bozate auzoan dagoen Santxotena museoan izan ginen. Egilea Xabier Santxotena da. Xabier Santxotena zuraren artisautzarekin lotutako familia tradizionalean jaio zen, eta gazte-gaztetatik eskulturak erakarri zuen. 1970ean Jorge Oteiza ezagutu zuen, eta haren ikasle nabarmena izan zen. Gure ikasleek ederki gozatu zuten Xabier Santxotenaren obrak ikusi eta ukitzen. Hona hemen egun horretako argazki […]
KORRIKA SUNBILLAN
Tipi tapa, tipi tapa… KORRIKA!!!! Iritsi da Korrika Sunbillara ere! Hiru urte pasatu ondoren, azkenean iritsi da! Eskolako ikasle eta irakasleak gogoz prestatzen aritu gara Korrika. Horren seinale ondoren ikusgai duzuen bideoan. KORRIKA




