Azkenean iritsi da aspaldi zain geunden eguna! Baziren urte pare bat ikasle guztiak elkartu ezin zirela, baina aurtengoan bai! A ze giro ederra sortu zen, bai eskolan bai frontoian ere! Hementxe duzue jaialdia ikusteko aukera.
Euskaraldia Sunbillako eskolan
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskaraldia ospatu dugu eskolan. Egunero musikarekin hasteaz gain, ekintza ezberdinak burutu ditugu gela barruan Euskaraldiak iraun duen bitartean. Aldi polit honi bukaera emateko, eskola guztiko ikasleak elkartu eta lemak irakurri ondoren, denon artean kantzatu eta kantatu genuen aurtengo Euskaraldirako prestatutako abestia. Datorren urtean berriz, prest egongo gara Euskaraldia ospatzeko, eta Sunbillako […]
Azaroak 25
Azaroak 25ean emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunarekin bat egin du Sunbillako eskolak, edozein motatako iindarkeriaren aurka gaudelako. Aurtengoan, “Arturo eta Klementina” Adela Turin idatzi eta Nella Bosniak ilustraturiko liburua oinarritzat hartu eta jarrera egoki eta desegokien sailkapenean oinarrituz, horma irudi eder bana sortu dute beheko eskolako ikasleek baita goikoek ere. Hemen ikusgai bideoa.
Euskaraldia
Iritsi da aurtengoan ere Euskaraldia! Sunbillako eskola arigune izateaz gain, egunero euskararen erabileraren normalizazioa lortzeko, jarduera ezberdinak jorratzen ditugu ikasgeletan. Gainera, aurten, goizeko jardunaldia hasi baino lehen, Euskaraldiarekin loturiko musika entzun eta dantzatzeko aukera izaten dugu. Jardueretako bat txapak egitea izan da. Horretarako, ikasleak bere rola aukeratu, txapa prestatu eta abenduaren 2a bitarte erabiltzeko konpromezua […]
Nafarroako aretxea eskola tailerra
Nafarroako Aratxea AGBk – Reyno Gourmetek Nafarroako Lehen Hezkuntzako Zentruetako 1. eta 2. kurtsoetako ikasleak parte hartzera gonbidatu gintuzten. Bertako produktuen jatorria eta gure herri eta landa eremuetan duen garrantziari buruz ikasteko jolas tailerra izan da; gertuko komertzio eta ingurukoekin sozializazioaren garrantziaz; garrantzitsuena elikadura askotarikoa eta naturalaz elikatzea dela azalduz, bizimodu osasungarria eramateko. Haur hezkuntza eta LH 1-2-3 taldeek parte hartu zuten bertan […]





