Azaroak 25-ean Sunbillako eskolak bat egin zuen indarkeriaren aurkako egunarekin. Horregatik, gela bakoitzak gaiaren haurnarketa eta lanketa egin dira. Ea gustoko duzuen ondorengo bideo labur hau. BIDEOA
Egutegia
Urtero bezala, aurtengoan ere egutegia egiten ari gara. Dena egina dugu eta labean sartzear gaude. Ea aurtengoa ere, gustokoa duzuen!
Jardunaldi trinkoaren bozketako funtzionamendua
Gaztain jatea Sunbillako eskolan
Urtero bezala, Sunbillako eskolako ikasleak gaztainak bildu dituzte. Aurtengoan, osasun egoera dela eta, gorputz hezkuntzako saioetan mendian bueltatxo bat eman bitartean, gaztainak bildu dituzte talde guztiek. Ondoren, ohitura onak ez galtzeko, eskolan bertan erre eta jan ditugu. Izugarri goxoak zeuden!!! Bideoa ikusi nahi izan ezkero, argazkian edo HEMEN klikatu.
ONGI ETORRI 2021-22 IKASTURTERA!!!
Irailaren 8an goizeko 9:00tan, zuen zain egonen gara irakasle guztiak!!!





