Aurtengoan ere hementxe ditugu ate joka inauteriak. Eguberritatik bueltan inauterietan murgilduta gabiltza asten egunotan. Aurten Itsasoa izango da gaia, eta aurreko urtean bezala, zikloka antolatu gara bakoitzaren mozorroa antolatzeko. Urtarrilak 23, ostirala, izanen da eskolan inauteriak ospatzeko eguna. Beheko eskolakoak goiko eskolara etorriko dira eta goiza elkarrekin igaro ondoren, 13:00 aldera (eguraldi ona egingo balu) […]
Eguberritako emanaldia
Aurtengoan ere, abenduaren 19an Eguberritako jaialdia egin genuen. 6. mailako ikasleek gidatuta, taldeka prestatutako abestiak kantatu eta dantzatu zituzten. Familiako kide asko etorri ziren emanaldira. Eskerrik asko!! Bideoa Ea zuen gustokoa den eta eskolako irakasle guztien partez, Eguberri eta Urte Berri On!!!
Pello Añorgarekin gozatzen
Abenduaren 19an, Pello Añorga eskolan izan genuen, beno, eskolan ez, Udaletxeko ganbaran bildu zen gurekin. Kontu kontari, kantu eta dantza, oso gustora egon ginen bere istorioak entzuten. Hementxe dituzue IRUDI batzuk.
Egutegia banatu da
Abenduaren 15 astelehena eta 16ean eskolako egutegia banatu da. Zuen gustokoa izatea espero dugu!!
Euskararen eguna
Urtero gertatzen zaigun bezala, aurtengoan ere, euskararen eguna ez dugu abenduaren 3an ospatu, abenduaren 4ean baizik. Egun berezia izan da aurtengoa. Goizean euskararen egunaren historia ezagutu ondonen, Tinkok eskainitako euskarazko filmak ikusi ditugu geletan. Ondoren, errekreoaz gozatu dugu, eta errekreo ondorengo saioetan, jarduera polit bat egin dugu; gehien gustatzen zaigun hitz edo esaldia txarteltxo batean […]




