Otsailaren 10ean lehen hezkuntzako 4-5 mailan emakume kirolariak izan ditugu bisitan, Amaia Galar eta Ainhoa Labat Anaitasuna eskubalio taldeko jokalariak hain zuzen ere. Nafarroako Kirolaren Institutuak lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzako martxan jarritako programa baten jarduera izan da. Programaren helburuak Nafarroako emakume kirolariak ikusgarri egitea, ikasleek kirolari hauei izena eta aurpegia jartzea eta esfortzuz beteriko […]
Hondakinak prebenitzeko eta ekonomia zirkularra bultzatzeko tailerra
Otsailaren 10ean eskolan “Hondakinak prebenitzeko eta ekonomia zirkularra bultzatzeko” tailerrak egin ditugu. Mankomunitateek eta izen berdina daraman Nafarroako gobernuko bulegoaren ekintza izan da. Bi helburu nagusi izan ditu tailer honek; alde batetik, jendea hondakinen sorreraz eta horren ondorioez sentsibilizatzea, eta bestetik, ikastetxea garbiagoa mantentzea. Horretarako, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako 1 eta 2. mailetan bokaton-a […]
Eguberri ondorengo COVID protokolo eguneratua
Jakinen duzuen bezala, Eguberri ondoren Nafarroako Gobernuak eta Hezkuntza departamentuak, dagoeneko indarrean dagoen protokoloan egokitzapen batzuk egin ditu. Horregatik, eta denek jakinaren gainean egoteko, hementxe atxikitzen dizkizuegu bidalitako jarraibide berriak: 2022ko urtarrilaren 8an, Lurralde arteko Kontseiluaren Osasun Publikoaren Batzordean honako agiri hauek onartu dira: • Ikastetxeetan eta unibertsitateetan COVID-19 prebentziorako neurriak indartzeko eta egokitzeko proposamena, […]
2021EKO AZKEN EGUNA ARGAZKITAN
Hementxe dituzue 2021eko azken eguneko argazki bildumatxo bat. Benetan egun polita izan zela, nahiz eta, iaz bezala, osasun neurriak kontutan hartu behar izan ditugun. Ea datorren urtean zorte hobea dugun denok eta berriz elkartzeko aukera dugun! ARGAZKIAK
EGUBERRITAKO “JAIALDIA”
Aurtengoan ere ezinezkoa izan da osasun egoera eta aurreko asteko uholdea medio, urtero ikasleek ilusio handiz prestatzen duten jaialdia guraso, sendi edo lagunen artean ospatzea. Baina egindako lana ez ahazteko eta zuek denak beraiekin gozatzeko aukera izateko, iaz egin zen bezala egin da jaialdia; taldeka, burbuilak mantenduz, beraiek prestatutakoa grabatu eta muntaia txiki batean zuek […]





