Liburuak gozagarri ekimenaren barruan, aste honetan Nerea Loiola eta Nerea Arrien idazleen bisita izan dugu Sunbillako eskolan. Lh2 mailatik hasi eta Lh6. maila bitarteko ikasleekin egon dira. Horretarako, ikasleek lehenagotik beraien lan bat irakurri, aztertu eta galderak prestatuta izan dituzte. Irakurritako liburuak Nerea Loiolaren “Harri bat poltsikoan” eta “Azken Lanhütarra” izan dira. Nerea Arrienen liburuetatik […]
Tren txikito
Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleak, garraio tresna ezberdinen azterketa egiten ari zirela, Tren txikitoren berri izan zutenean, gehiago jakin nahi zutela adierazi zuten. Hortaz, galdeketa eta ikerketa lan handi bat egin ondoren, honako dokumentala egin dute. Ea zuen guztien gustokoa den. Bideoa ikusteko, hemen klikatu.
Euskal kantugintza
Ongi etorri euskara ikasteko eta irakasteko abestien webgunera! EIBZk eta Euskara Atalak lankidetzan sortutako webgunea duzue hau. Euskarazko abestiak erabiltzen lagunduko dizue tresna honek. Horretarako, Haur eta Lehen Hezkuntzako abestiak gaika sailkatuta aurkituko dituzue, bilaketak errazagoak izateko. Bigarren Hezkuntzako eta euskaltegietako ikasleentzako abestiak, berriz, lantzen diren hizkuntz egituren edota hiztegiaren arabera sailkatuak aurkituko dituzue. Abestiak […]
MARTXOAK 8 SUNBILLAKO ESKOLAN
Martxoak 8, Emakuearen Nazioarteko Eguna, Sunbillako ikastetxean ere landu dugu. Horretarako, geletan gaia landu da, gela bakoitzak bere ekintzak burutu ditu eta azkenean, denak batera “konplize ditut eta maiteditu denak” abestia interpretatu dute, gaur egungo egoerak uzten digun moduan. Bideoa ikusi nahi izan ezkero, hemen edo irudian klika dezakezue. Ea gustokoa duzuen!!
Odisea liburutegian euskarazko liburu berriak
Odisea nafar gobernuak sortutako liburutegi digitala da. 2019ko otsailean martxan jarri zuten irakurketa suspertzeko asmoz. Bai gaztelerazko bai euskarazko liburuak aurki ditzakegu, eta orain berriki, urtarrileko hilabetean hain zuzen, euskarazko liburu gehiago gehitu dituzte liburutegira. Horrela adierazi digute eta berri on hau zuei helarazi nahean, berriz atxikitzen dizuegu Odisea liburutegian sartzeko esteka. Horretarako, irudian edo […]





