Mariola Solidaria, Global Humanitaria GKEaren aldeko arropa eta oinetako erabiliak biltzeko kanpainari hasiera eman diotela. Urtero parte hartzen dugu ekimen honetan.Bilketa 2025eko urriaren 9an egin zen eskolan. Kanpaina honetan parte hartzera gonbidatu genituen ikasle eta familiak eta erantzun bikaina izan zuen ekimenak!
Palestinako herriarekin solidaritatea
Familia agurgarriak:Sunbillako ikastetxetik gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diogu, une zail hauetan, Palestinako herriari.Gure hezkuntza proiektuan funtsezkoak diren balioak, hala nola, giza eskubidekiko errespetua, justizia soziala eta elkarbizitza, ezinbestean lotzen gaituzte Palestinan gertatzen ari den errealitatearekin / genozidioarekin.Eskolako klaustroak Palestinar herriari elkartasuna adierazi nahi diogu ortzeguna, urriak 9an goizeko 08:45etan elkartuko gara herriko plazan. […]
Gure Zirkura bisita
Irailaren 19an, ostirala, izugarrizko zortea izan genuen Donezteben kokatuta zegoen Gure Zirkua bisitatzeko aukera izan genuelako. HH5 urtetik hasi eta LH 6. maila bitarteko ikasle eta irakasleak bertan izan ginen, zirkua barrundik nolakoa den ikusteko aukera izanez. Bertako pertsonaia batzuekin egon ginen eta emanaldi denboran nola bizi diren, non jaten duten, non lo egiten duten… […]
2025-2026 ikastaurte hasiera
Ongi etorriak 2025-2026 ikasturtera! Ilusioz eta gogoz hasten dugu ikasturtea! Zuek ere hala egotea espero eta desio dugu! Ongi etorriak!!!
Sunbillako eskolako Euskaraldiko koreografia
Eta nola ez! Sunbillako ikasleek ere beraien koreografia egin dute bakarka! Zeinen dantzari finak ditugun!! Hementxe duzue bideoa ikusgai.




