Martxoaren 1ean, Malerrekako landa eremuko eskoletako familiak elkarrekin Izaban eskiatzeko aukera izan zuten. Bigarren urtea da ekintza hau aurrera eramaten dena, eta harrera bikaina duela esan beharra dago. Familiako kideek elkarrekin gozatzeko aukera izan zuten, baita gainerako guztiekin ekintzaz gozatzekoa ere. Eguraldia lagun, errepikatzeko esperientzia izan zela adierazi dute parte hartu zuten familiek.

