Martxoaren 9tik 13ra, Malerrekako landa eremuko eskoletako ikasleak eskiatzera joan ziren. Narbarte, Legasa, Sunbilla, Ituren eta Saldiasko ikasleek bikain pasatu zuten Izaban. Goizetan, gosaldu ondoren eskiatzeko pistara igotzen ziren eta bertan, monitoreen laguntzaz elurraz gozatzen ikasten zuten. Arratsaldeak, aldiz, beste moduko ekintzak egin egin zituzten; kirola, jolasak, paseoak… Beraien motxiletan izugarrizko esperientzia politak ekarri dituzte.

