Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak, martxoaren 8aren harira, gure eskolan “Berdintasunari Konta eta Kanta” tailerra eskaini digute. LH3-4-ko taldea izan da tailer honetaz gozatzeko aukera izan duen talde. Tailerra martxoaren 4ean egin dute, eta kantu bat sortzea izan dute helburu. Kantuak berdintasunaren garrantzia aldarrikatu du. Ondorengo estekan, kantuaren lentra eta ikasleak beraiek kantatzen ikusteko aukera izanen duzue.
Archives for martxoa 2026
Mendaur intitutura bisita
6. mailako ikasleak, urtero, Mendaur institutura bisita egiten dute, datorren ikasturtera begira beraien eskola berria izango dena ezagutzera, baita gelakideak ezagutzera ere. Bertan, bisita gidatu bat egin ondoren, gosari txiki bat eskaintzen dute. Aurtengoan, Iraitz, Oñatz, Julen, Endara, Nahia, Leire eta Eñauten txanda izan da. Datorren urterako zorterik onena opa diegu talde osoari!
Malerrekako landa eremuko eskoletako familiak eskiatzen
Martxoaren 1ean, Malerrekako landa eremuko eskoletako familiak elkarrekin Izaban eskiatzeko aukera izan zuten. Bigarren urtea da ekintza hau aurrera eramaten dena, eta harrera bikaina duela esan beharra dago. Familiako kideek elkarrekin gozatzeko aukera izan zuten, baita gainerako guztiekin ekintzaz gozatzekoa ere. Eguraldia lagun, errepikatzeko esperientzia izan zela adierazi dute parte hartu zuten familiek.



